XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Duela 350 milioi urte, Deboniar izeneko aldian, ibaietan eta itsas aintziretan benetako arrainak agertu ziren (gaurko marrazoen antzekoak eta hauen urruneko aintzindari zirenak), baina artean ez ziren gaurko arrain teleosteoak existitzen; perka, lutxoa edo brema, esaterako.

Beste ehun milioi urte igaro ziren, aldi karboniferoa ailegatu zen eta Lurrean baso trinkoak agertu ziren, zeinetan iratzeak, azeri-buztana eta likopodioa hazten bait ziren.

Laku- eta ibai-ertzetan mota desberdinetako anfibio ugari herrestan zebiltzan.

Arrainek bezala, hauek uretan erruten zuten.

Haien larruazal heze eta liskatsua airean erraz lehortzen zen, arazo honek ur-biltegietatik denbora luzez urruntzea eragozten zielarik.

Baina karboniferoaren amaieran jadanik lehen narrastiak agertu ziren.

Beren adarkizko larruazalak lehorketatik babesten zituen, eta arrazoi hau dela eta ez zeuden ur-biltegietara loturik, lur lehorrean nasaiki heda zitezkeelarik.

Narrastiek ez zuten jadanik uretan erruten; lehorren baizik.

Duela 25 milioi urte, alde berri bati eman zitzaion hasiera; aldi Permiarrari alegia.

Arian-arian gaurko koniferoen aitzindariek filizineoak ordezkatu zituzten; sago palmondoak agertu ziren.

Anfibio primitiboek narrastiei utzi zieten lekua, hauek klima lehorrera hobeto moldatuta zeudelarik.

Musker izugarri edo dinosauruen lehen asabak agertu ziren; ondorengo garaietan Lurrean gailendu ziren narrasti erraldoiak.

Baina artean ez zen ez hegaztirik eta ez ugaztunik agertu.

Narrastien erreinua, batez ere aldi Juratar eta Kretazikoan hedatu zen Lurrean.

Garai hartan azaldu ziren lehen aldiz gaurkoen hurbilekoak diren zuhaitz, lore eta belarrak.

Lurraren gainazalean dinosauru erraldoi izugarriak ibiltzen ziren herensuge hegalaldi edo pteranodonteek espazioa zeharkatzen zuten; itsasoetako uretan animalia haragijaleak zebiltzan igeri, hala nola, itsas sugeak, iktiosaurioak eta plesiosaurioak.

Duela 35 milioi urte, hegazti eta ugaztunen aroa hasi zen.